XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Garmendia
Egiya esan, ni gaur nago
osasun onenean,
bañan eriotza'r' etortzen da
usterik gutxienean;
zerraldo batzuk egiten, lagun,
jarduten zera lanean,
oietako bat erosi nai det
edukiz aldamenean.

Arozamena
Ez dezu esango zure gorputzak
ez daukala indarrik,
ta biyotzetikan oraindikan
sentitu gabe okerrik;
kajaren eske ementxe zatoz,
etzazu egin negarrik,
zure gorputza sasoiko dago,
oraindik ez dezu biarrik.

Garmendia
Neure korputza ikusten dezu,
ta ez naiz oso luziya:
metro ta irurogei ta amarrek'oi,
ezta ere itxusiya;
kaja beltz bat nik nai nukena,
artuta daukat etsiya
egiten baezu ordainduko`izut
eskatzen dezun guziya.